Adosen pilota txapelketako bigarren finalerdia Biarritzen jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 11a, 17:00
Orbegozo, Iturriaga eta Barrokal Biarritzen, bigarren finalerdiaren aurkezpenean. Europako txapelketan parte hartu berri duen Agirre falta da.

Iturriaga leitzarra eta Orbegozo, Barrokal eta Agirreren kontra ariko dira

Ados pilota elkarteak hirugarren aldiz antolatutako eskuz binakako piota txapelketako bigarren finalerdia Biarritzeko Plaza Berri pilotalekuan jokatuko dute apirilaren 13an, larunbatean 18:30ean hasiko den jaialdian. Iturriaga leitzarra eta Orbegozo, Barrokal eta Agirreren kontra ariko dira. Irabazleek, Ruiz de Infante eta Galeano dituzte esperoan apirilaren 20an Antzuolan jokatuko den finalean.

Biarritzeko finalerdiko partidaren aitzinetik, bertze partida bat ere jokatuko da. Aranburu eta Mujika, Aldaregia eta Ruiz de Larramendiren kontra ariko dira. Jaialdira sartzea 5 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun