Benjaminek, emanen diete hasiera lasterketari, 16:30ean, eta 800 metroko ibilbidea eginen dute. 17:00etan gaztetxoek hartuko dute lekukoa eta 2.500 metro eginen dituzte. Maila absolutuan bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 5 kilometrokoa edo 10 kilometrokoa. Helmuga herriko plazan izanen da. Izen-ematea apirilaren 12a baino lehen egin daiteke www.kronoak.com helbidean. Egunean bertan, Aurrera Elkartean 15:30etik 17:00etara.
Haur eta gaztetxoen inskripzioa dohainik izanen da. Maila absolutuan parte hartu behar dutenena ez: Aurrerako bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte izen-ematea online egiten badute, egunean bertan 12 euro. Elkarteko kide ez direnek aurretik, 15 euro eta egunean bertan, 12 euro.
Axuria jokoan
Axuria irabazteko aukera emanez, erronka ere luzatu diete leitzarrei. Sei laguneko taldea osatu beharko dute (mistoa izan beharko du) eta ez da derrigorrezkoa taldekide guztiek kilometro kopuru berdina egitea. Taldekideetako hiruk froga bukatu beharko dute eta beste hiruk denbora muga izanen dute: 50 minutu, 10 km egin dituztenek eta 25 minutu, 5 kilometro egin dituztenek. Sari banaketaren aurretik arratsaldekoa eskainiko dute karrapean.