Giro ederra izan dute Aurrera Elkarteak antolatutako Areto Futbol txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 4a, 12:30

Martxoaren 28tik 30era jokatu zuten Aurrera Elkarteak antolatutako Areto futbol txapelketa. Lehenbiziko edizioa zen aurtengoa eta antolatzaileak oso gustura daude jasotako erantzunarekin: «txapelketan oso giro ona sortu da bai kantxan baita harmailetan ere. Finalean 1.000 ikusle inguru elkartu ziren». Bederatzi taldek parte hartu zuten txapelketan eta Aurrera Elkarteko jokalariek osatutako taldea izan zen garaile, Yo lo soñe taldearen aurka jokatutako finala 3-2 irabazita. 

Aston Billa eta Samba taldearen artean jokatu zuten, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida. Bi goleko errentarekin, (4-2 markagailuan) Aston Billa taldekoak sailkatu ziren hirugarren postuan. Txapelketan egindako lana saritzeko hainbat sari ere banatu zituzten jokalarien artean: atezain onenaren saria Iñigo Lezeak eskuratu zuen, Bingen Begiristain eta Unai Tijero izendatu zituzten pitxitxiak eta MVP saria Ibai Sagastibeltzak irabazi zuen. Ikusleen artean banatu zuten saria, berriz, Arantxa Gogortzarentzat izan zen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun