Haur eta helduentzako zinema eskaintza izanen dute asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 4a, 10:00
Migrazioa filma botako dute larunbatean eta igandean.

Apirilaren 6an eta 7an, Migrazioa: abentura ahaztezina filma botako dute 17:30etan eta 19:00etan Tratamos demasiado bien a las mujeres filma izanen da ikusgai. Haurrei zuzendutako euskarazko animaziozko filma da lehenbizikoa eta helduei zuzendutako komedia beltza bigarrena. Sarrerak aldez aurretik kulturaleitza.eus web orrian edo egunean bertan eros daitezke, saioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Migrazioa: abentura ahaztezina

Basahate familia baten abenturetan oinarritzen da filma. Gehiegi babesten dituen aita konbentzitu nahi dute oporretara joateko. Ingalaterra utzita, New Yorketik pasa eta Jamaikara migratuko dute abentura ahaztezina biziz.

Tratamos demasiado bien a las mujeres

Clara Bilbaok zuzendutako komedia beltza da. Carmen Machi eta Antonio de la Torre aktoreak dira protagonistak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun