Martxoaren 28an, ostegunean, 08:00etan hasiko da txapelketa eta 21:00ak arte jokatuko dituzte lehenengo kanporaketako partiduak. Apirilaren 29an, ostiralean, 10:00etatik 22:00etara segiko dute lehian eta arratsalderako jakinen dute zeintzuk izanen diren final laurdenak jokatuko dituzten zortzi taldeak. Final laurdenak, ostiralean jokatuko dituzte 18:00etatik 21:00etara. Finalerdietara pasa diren taldeak zehaztuta, apirilaren 30ean, larunbatean, erabakiko dira irabazleen izenak. Finalerdiak 11:00etan eta 12:00etan jokatuko dituzte, 16:00etan hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduak eta 17:00etan finala.
Hamasei urtetik gorako neska-mutilek parte hartuko dute txapelketan. Talde gehienak mutilek osatutakoak izanen dira, baina Leitzan osatu duten taldeetako bat mistoa izanen da. Talde irabazleak 300 euroko saria, garaikurra eta Leitzako Peritza tabernan 10 afari irabaziko ditu. Bigarren postuan sailkatzen denak, 200 euroko saria izanen du eta hirugarren postuan sailkatzen denak Leitzako Perurena Harategiko hanburgesa lote bat.
Ikusleek ere saria lortzeko aukera izanen dute. Larunbatean partidak ikustera joanen direnen artean Perurena harategiko sagardotegiko produktuen bi sorta zozketatuko dituzte. Zozketa sari banaketaren ondotik eginen dute 18:00ak aldera.
MARTXOAREN 28A, OSTEGUNA | |
---|---|
10:00 | BAXERRI-ASTON BILLA |
11:00 | PAPAJAS-BEASTI |
12:00 | AURRERA-SOLTEROS |
13:00 | SAMBA-AKETZAK |
15:00 | YO LO SOÑÉ-BAXERRI |
16:00 | BEASTI-AKETZAK |
17:00 | AURRERA-ASTON BILLA |
18:00 | SAMBA-PAPAJAS |
19:00 | YO LO SOÑÉ-SOLTEROS |
MARTXOAREN 29A, OSTIRALA | |
---|---|
10:00 | BAXERRI-SOLTEROS |
11:00 | PAPAJAS-AKETZAK |
12:00 | AURRERA-YO LO SOÑÉ |
13:00 | ASTON BILLA-SOLTEROS |
14:00 | SAMBA-BEASTI |
15:00 | AURRERA-BAXERRI |
16:00 | YO LO SOÑÉ-ASTON BILLA |
18:00 | FINAL LAURDENAK |
MARTXOAREN 30A, LARUNBATA | |
---|---|
11:00 | FINAL ERDIAK |
12:00 | FINAL ERDIAK |
16:00 | 3. ETA 4. POSTUAK ERABAKI |
17:00 | FINALA |