Lasterketa guztian aurretik ibili bazen ere, gertu izan zuen Lujanbiok Hassan Aitchaou gipuzkoarraren itzala. Helmugan 40 segundoko aldea baino ez zion atera (2.17.43). Podiuma Urko Arizea Legarra asteasuarrak osatu zuen (2.21.38). 447 lasterkari atera ziren irteera puntutik eta horietatik 417k lortu zuten helmugara iristea.
Eskualdeko beste lau ordezkarik ere parte hartu zuten: Senpereko Lean Mendiluzek (3.04.30), Leitzako Eneko Zabaletak (3.06.05), Senpereko Arnaud Salaberrik (3.09.42) eta Iruritako Migel Azkarragak (4.07.12). Eskualdeko emakumerik ez zen izan lasterketan.
Emakumezkoen podiuma Larraitz Etxebestek (2.50.32), Naroa Uriak (2.57.49) eta Olatz Zabalak (3.02.25) osatu zuten.