'Aniztasuna familia ereduetan' solasaldia eskainiko dute asteartean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 25a, 17:30
Familia eredu desberdinei buruz hitz eginen dute.

Aniztasun Astea egiten ari dira Leitzako Erleta eskolan eta familia eredu ezberdinak lantzen ari dira ikasleekin. Hori baliatuta,  gaia herrira zabaldu nahi izan du LHLek. Herriko familia ezberdinen testigantzak jaso eta gaiaren inguruan hausnartzeko, Aniztasuna familia ereduetan solasaldia antolatu dute. Martxoaren 26an, asteartean, 18:00etan izanen da solasaldia, eskolako jangelan. Heleni Zabaleta Urkiola, Aintzane Sagastibeltza Zabaleta eta Saioa Iraola Urkiola gonbidatu dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun