Martxoaren 21ean egin zuten aurtengo landaketa, 16:00 aldera elkartu ziren plaza zaharrean eta oinez joan ziren Eluseder ingurura. Aitzurrak hartuta, gogor aritu ziren lanean haurrak eta gurasoak. Denera, laurogei haritz inguru landatu zituzten. Horrela, elkarrekin arratsalde polita pasa eta ingurumenaren aldeko keinu bat egiteko modua izan zuten.
Horren ondotik, ongi irabazitako arratsaldekoa egin zuten elkarrekin. Indarrak behar bezala berreskuratu zituzten eta egun batzuk lehenago guraso eta haurren artean jokatutako futbol partiduaren errebantxa jokatu zuten. Bi taldeetako zein izan zen irabazlea galdetu ezkero, ezin erantzun garbirik atera...