Gustuko tokian aldaparik ez dela izaten dio esaera zaharrak eta goizuetarren eta aranoarren aurpegiak ikusita ederki betetzen da esana. Basakabitik Goizuetarako bidean hartu zuten lekukoa, ttirriki-ttarraka osatu zuten Goizuetara arteko bidea eta bertan zahagi dantzaren erritmoan mugitu zen Korrikako lekukoa ere. Hogeita zortzi kilometroko bidea jendez bete zen. Goizueta eta Aranoko hogeita bederatzi eragilek erosi zuten kilometroa eta koxka kendu behar izan zieten mila metro horiei denei tokia egiteko. Gogotsu zeuden Urumealdean Korrika noiz bueltatuko eta halakoxea izan zen egin zioten harrera. Argazkiak: Korrika
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.