Uitzin hasi, herria zeharkatu eta Basakabin gora eta behera ibili dira leitzarrak Korrikaren lekukoa hartuta. Zirate kuadrillakoak izan ziren lekukoa hartzen lehenbizikoak eta haien atzetik, Guratz mendi elkartekoak, Abordatzera kuadrilla, Aurrera Kirol eta Kultur Elkartekoak, Leitzako Udalekoek, Haur Eskola, Erleta eta Denok bat guraso elkarteak, Amazabalgo ikasle eta guraso elkarteak, Kaxkabeltza elkartekoek, Atekabeltzekoek eta Sarrioko langileek. Denen artean hamar kilometro osatu zituzten. Haiengana jendetza bildu zen, denek Korrikarekin bat eginez. Argazkiak: Korrika
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.