Bazkalondoan Korrikaren erritmoan ibili ziren aresoarrak. Emozioa gorputzean eta ilusioa aurpegietan. Uitziko gainean egokitu zitzaizkien udalaren eta herriko eragileen artean erositako bi kilometroak. Maldan gora eta behera, eskuz esku lekukoa pasaz: udaleko ordezkariak, guraso elkartekoak, lagunartekoak, gurasoak, gazteak, aiton amonak... denak aritu ziren korrika. Argazkiak: Korrika.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.