A15 errepidea bi noranzkoetan itxiko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 13a, 18:30

Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea.

Leitzarango autobideko tuneletan egiten ari diren konponketa lanak direla eta, errepidea bi noranzkoetan itxiko dute ostiral gauetik astelehen goizaldera arte. Zehazki, 56 orduko etena izanen da: gaur, hilak 13, 22:00etan itxiko dute errepidea eta ekainaren 16an irekiko dute 06:00etan.

Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea, eta Iruñera bidean, Andoainen Sorabillako lotunean. Leitzaldetik Donostiara doazenei, GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza) joatea gomendatu diete eta Iruñera doazenek, Leitza eta Uitzi arteko errepidea (GI-2135) erabil dezakete. Ibilbide luzeko joan-etorrien kasuan, N-1 errepidea hartzea eta Altsasutik joatea gomendatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun