23. Korrika

Korrika ttikia egin dute Areson

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 19a, 13:00

Ordu gutxi batzuk baino ez zaizkie falta aresoarrei Uitziko gainean Korrikaren lekukoa hartzeko (15:44an dute ordua). Beroketa lanak eginda heldu dira. Martxoaren 18an, Korrika ttikia egin zuten Nazabal eskolakoek eta herri osoan zabaldu zituzten euskararen aldeko aldarriak. Irudiak: Jaione Olazabal eta Eneritz Iraola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun