Martxoaren 16an Arriarango mendi lasterketan (Gipuzkoa) parte hartu zuen Hodei Lujanbio goizuetarrak eta lehenbiziko postuan iritsi zen helmugara. 01:51:47 denboran osatu zuen 23 kilometroko ibilbidea. Sare sozialetan idatzitako mezuan lortutako emaitzarekin pozik ageri zen Lujanbio: «espero gabeko emaitzek, poztasun gehiago ematen dute». Lasterketa erdira arte bosgarren posturi eutsi zion eta hortik aurrera gozamena etorri zela aipatu du Lujanbiok: «postuak errekuperatu, indarrak erregulatu eta asko disfrutatu nuen». Argazkiak: Lasterketak.eus