Leitzako Aurrera Elkarteko txirrindulari taldea aurkeztu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 19a, 09:30

Aurrera txirrindulari taldeko kideak martxoaren 15ean egindako aurkezpenean.

Izar handienen pare. Halaxe sentitu ziren martxoaren 15ean Leitzako Aurrera Elkarteko txirrindulariak.  Aurkezpen ekitaldi dotorea egin zuten Leitzako udaletxean, bertsolari, aurkezle eta gonbidatu bereziekin.  Duela bi urte sortu zuten taldea eta erantzun bikaina izan du. Taldekide kopuruan izandako gorakada da horren erakusle: bost taldekide ziren lehenbiziko urtean eta, aurten, hemezortzi txirrindulari gaztek eta master mailako hiruk osatzen dute taldea. Argazkiak: Amaia Iparragirre 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun