Solasaldi interesgarria eskaini du Unai Gaztelumendik Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 18a, 13:00

Jende ugari bildu zen pasa den ostiralean egindako aurkezpenean.

Martxoaren 15ean Unai Gaztelumendiren bisita izan zuten Leitzako liburutegian. Hona bostekoa komikiaren inguruko aurkezpen solasaldia eskaini zuen eta jende ugari hurbildu zen.

Udabiltzaren Geuretik Sortuak programaren barruan, egonaldia egin zuen Gaztelumendik iaz Leitzan eta Berastegin. Bertako istorioak entzun, ikusi eta biltzeko aukera izan zuen eta horiek oinarri hartuta osatu zuen Hona bostekoa komiki bildumarako lana. Sorkuntza prozesuaz, komigintzaz... luze eta zabal aritu zen solasean.

Marrazkilariak ekitaldian bertan osatu zuen irudia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun