Maite dugun pertsona baten heriotza beti izaten da latza. Tristura, negarra, atsekabea, doluaren hasiera… baina momentu latz hauetan maite dugun jendearen hurbiltasunak eta
maitasunak aurrera egiteko bidea ematen digu.
Gure etxean zoritxarrez momentu horiek bizitzen ari gara Luis Mari joan zaigulako. Asko sufritu dugu baina, aldi berean, asko ikasi. Urte askoz gurpildun aulkian egon ondoren,
bidean aurkitutako oztopoak argitara ateratzeko partaide garrantzitsua izan da, ondotik datozenei bidea zertxobait arinduz.
Guk ere izan dugu bidea arindu diguten pertsonen presentzia gure bizitzan, eta horregatik, hitz hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu Leitzako herriko medikuari, erizainari, etxeko zerbitzuko langileei, lagunei eta nola ez, gure familiari. Zuen laguntzarik gabe Luis Mariren ongizatea ez zen posiblea izanen, ezta gurea ere.
Bihotz-bihotzez mila esker. Inoiz ez dugu ahaztuko Luis Marirekin izandako goxotasuna, ezta gurekin izan duzuen adeitasuna ere.