'Geuretik sortuak' erakusketa jarri dute ikusgai Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 11a, 20:00
Martxoaren 15ean aurkezpen-solasaldia eskainiko du Unai Gaztelumendik
Martxoaren 12tik 18ra Udalbiltzaren Geuretik sortuak ekimenetik sortutako erakusketa egonen da ikusgai Leitzako liburutegian. Hona bostekoa! komiki-bildumako irudiak ikusteko aukera izanen da bertan. Tartean, Unai Gaztelumendik Leitzan eta Berastegin kokatuta egin duen komikiaren irudiak. Erakusketa arratsaldez bisita daiteke, 14:00etatik 20:00etara. Horrekin lotuta, aurkezpen-solasaldia ere antolatu dute Udalbiltzak eta Leitzako Udalak.  Martxoaren 15ean, 18:00etan Unai Gaztelumendi komikigilea gonbidatu dute eta egindako komikiaren inguruko azalpenak emanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun