Aralar musika eskolako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte Leitzan martxoaren 11n eta 12an

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 11a, 13:30
Pasa den astean Aralar musika eskolako Lekunberriko ikasleek eskaini zuten kontzertua. Gaur eta bihar Leitzakoen txanda izanen da.

Leitzako Herri Aretoko oholtzara igoko dira, astelehen eta astearte arratsaldean Aralar musika eskolako ikasleak. Martxoaren 11n, 17:15etik aurrera, gitarra, akordeoi eta trikitixa ikasleek eskainiko dute kontzertua. 18:50etik aurrera, txistua, zeharkako xirula eta fanfarrearen txanda izanen da. Martxoaren 12an, 16:45ean pop-rock eta piano ikasleek eskainiko dute emanaldia eta 17:40tik aurrera, saxofoia eta perkusioa ikasten ari diren gaztetxoak igoko dira oholtzara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun