Emakumeen egunaren bueltan egitarau zabala osatua zuten aurten leitzarrek. Herriko eragile desberdinek, beraien alea jarri nahi izan zuten eta haur, gazte eta helduek parte hartu zuten antolatutako ekitaldietan. Iluntzean, Lañaidek deitutako manifestazioarekin borobildu zuten egitaraua eta jende ugari bildu zen Guk ez dugu sistema hau zainduko pankartaren atzean. Argazkiak: Aroa Noble
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.