Martxoak 8 (2024)

Aresoarrek ere hainbat aldarrikapen egin dituzte emakumeen egunean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 11a, 09:00

Emakumeen eguna aldarrikapenak egiteko baliatu zuten aresoarrek: batzuen lana goraipatu eta aldatu beharrekoa argi uzteko. Goizean soinean zerbait morea jantzita zutela joan ziren eskolara ikasleak eta hainbat ekintza berezi egin zituzten: aurpegiak margotu, lepokoak egin... eta bukaeran, taldeko argazkia atera zuten Nazabal eskolan ere zuetaz harro leloaren azpian. Iluntzean, herritarrak bildu ziren plaza zaharrean eta borroka feminista goraipatu eta matxismoa isilarazteko eskatu zuten. Bezperan, taldetxoa bildu zen Sasiak eta haziak dokumentala ikustera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun