Julio Cesar antzezlana eskainiko dute igandean Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 8a, 14:00
Portugalgo antzerki konpainia ezagunaren lanaz gozatzeko aukera izanen da.

Companhia do Chapito konpainiak Julio Cesar antzezlana taularatuko du martxoaren 10ean Leitzako Herri Aretoan 19:00etan. Portugalgo antzerki talde famatuaren errepertorioko 39. sorkuntza kolektiboa da Julio Cesar. Komedia arakatzen jarraitzen dute, istorioa berrasmatzeko hizkuntza gisa. Sarrerak online eros daitezke zazpi eurotan edo saioa hasi baino ordu erdi lehenago leihatilan zortzi eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun