AEKren alde dirua biltzeko asmoz, egun osoko festa izanen dute martxoaren 9an Aranon. Herritar guztiak parte hartu, ongi pasa eta ahal duten moduan beraien ekarpena egitera animatu dituzte. Eguerdian, 12:00etan, eginen duten bigarren eskuko azokarekin hasiko da eguna. Parte hartzeko bi modu izanen dituzte: zerbait erosiz edo bestela azokarako arropa, liburuak... emanez. Mahaiaren bueltan bilduko dira gero, kantu bazkaria izanen dute 14:00etan herriko musikariekin. Bazkaltzera joateko asmoa dutenek Kontsejuan eman beharko dute izena eta eguna bukatzeko, argazki subasta eginen dute 18:00etatik aurrera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.