Hasierako ligaxka bukatzeko jardunaldi bakarra gelditzen denean, Espainiako lehen mailako klub arteko txapelketako lidergoan sendo segitzen du Goizuetako Umore Ona taldeak. Igandean Goizuetan jokatutako jardunaldiko bi partidak irabazi zizkion Errioxako Pelota 22 A taldeari.
Buruz buruko partidan Umore Onako Iker Egigurenek ez zion tanto bakar bat ere egiten utzi Pelota 22 taldeko John Petiteri (10-0 eta 10-0). Binakako partidan ere erraz nagusitu ziren Umore Onako Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea, Daniel Mediavilla eta Alvaro Untoria profesional ohiaren kontrako partidan (10-4 eta 10-5).