«Nola definituko zenuke egiten/jasotzen duzuen zaintza? Egunerokoan zein oztopo nagusi dituzue zaintzak eskaini eta garatzeko orduan? Barita magiko bat izanen bazenute, zer aldatuko zenukete, eta nola?». Lau lantalde osatu eta hiru galdera horiek izan zituzten hizpide atzoko saioan. Jakinarazi dutenez, «ekarpen eta ideia asko atera ziren, oso interesgarriak, eta aberasgarria izan zen egoeraren argazki orokor bat egiteko». Ateratako ondorioak aurrerago partekatuko dituzte.