Kaxkabeltza elkarteko kideek stock azoka eginen dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko otsailaren 28a

Amazabal pilotalekuan eginen dute azoka.

Udazken eta neguko salgai hondarrak kalera aterako dituzte Kaxkabeltza elkarteko kideek martxoaren 2an eta 3an. Sei komertziok parte hartuko dute Amazabal pilotalekuan eginen duten azokan: Bi Pausok, Kapritxok, Txokosferak, 301K eta Lirainek. Larunbatean, goiz eta arratsaldez egonen dira, 10:00etatik 19:30era eta igandean, goizez, 10:00etatik 13:30era. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun