Beste behin ere korrikalariz beteko dira Goizuetako txoko berezienak. Lasterketan parte hartzeko bi ibilbide jarri dituzte aukeran: ibilbide motza eta luzea. Ibilbide motzak 10,6 kilometro izanen ditu eta bakarka edo bikoteka parte hartzeko aukera eman dute. Ibilbide luzea egitea aukeratzen dutenek, Artikutzan barrena egin beharko dute lasterka eta 25,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.