Urumea ibaiak gainezka egin du Goizuetan Olatxo parean

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 27a, 09:55

Goizuetako Udalak ibilgailuekin joan etorriak ekiditeko abisua eman die herritarrei. Goizean, 08:30 aldera Olatxo parean ateratako bideoa zabaldu dute. Bertan ikus daiteke Urumea ibaia errepidearen altura berean egon eta puntu batzuetan gainezka egin duela. Euria ari du goian behean eta egoera okerragoa izanen da orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun