Ligaxka bukatzeko bi jardunaldi falta direnean, Espainiako lehen mailako klub arteko pilota txapelketan oraindik liderrago da Goizuetako Umore Ona. Pradejonen (Errioxa) igandean jokatutako bi partidak irabazi zituen eta orain, sailkapen buruan bakarrik gelditu da Goizuetako kluba.
Buruz buruko partidan lana gogotik egin behar zuen Umore Onako Iker Egigurenek, Pradejongo Anton Erkiagari irabazteko. Lehen jokoa Umore Onakoak irabazi zuen (5-10), bigarrena Pradejongoak (10-8) eta kale ala balekoa berriz ere Umore Onako Egigurenek irabazi zuen (4-5).
Binaka garaien erosoagoa lortu zuten Umore Onako Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak eta bi jokoak irabazi zizkieten Pradejongo Garateari eta Sainzi (4-10 eta 6-10).
Igandera arte sailkapen buruan berdinduak zeuden Umore Ona eta Najerino, baina errioxarrek asteburuko partidetako bat galdu zutenez, goizuetarrak bakarrik daude orain sailkapenaren buruan, 26 punturekin.