Nafarroako binakako klub arteko paleta goma txapelketako finalak jokatu zituzten otsailaren 24an, larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hirugarren mailako finalean eskualdeko bi bikote izan ziren aurrez aurre eta Goizuetako Umore Onako Narbartek eta Bernaldok 25-20 irabazi zieten Baztango Txarutako Elizegi eta Maritorenari.
Laugarren mailako finalean ere galtzaile suertatu zen Txarutako bikotea. Txarutako Casillas eta Mendiburuk 19-25 galdu zuten Larrainako Garrido eta San Julianen kontra.
Lehen mailan, San Juan taldeko Anduezak eta Legarrak 25-23 irabazi zieten Lopez frontoiko David Albiasu narbartearrari eta Arrastiari eta bigarren mailan, Lopez frontoiko Razkinek eta Martinezek 25-12 irabazi zieten Amaya