Arkiskil futbol zelaiaren inguruko batzarra eginen dute gaur Leitzako udaletxean

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 26a, 12:30

Leitzako Udalak eta Aurrera Futbol taldeak batzar informatiboa deitu dute otsailaren 26rako. Leitzako Udaletxeko batzar aretoan izanen da bilkura 18:30etik aurrera. Udalak futbol zelaia berritzeko dauden arazoen eta oztopoen inguruko argibideak eman eta hemendik aurrera eman beharreko pausoak zeintzuk diren azalduko du. TTIPI-TTAPAk otsailaren 16an drone bidez hartutako irudi hauetan ikus daiteke Arkiskil futbol zelaian lokatza dela nagusi. 

Batzarraren berri ematearekin batera, herritarrei bertara joateko deia egin nahi izan diete Aurrera Elkarteko kideek, «zuen presentzia ezinbestekoa da, zerbait lortze aldera». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun