Kantuen bueltan, festarako aitzakia jarri dute Leitzako Aurrera dantza taldekoek. Leitzako plazan 13:00etan egin dute hitzordua eta kantu poteoan ibiliko dira bazkalordura arte. Bazkaria 14:00etan hasiko da Erleta Eskolan eta giroa alaitzeko, Angel Mariezkurrena, Aitor Ibarra, Frantzisko Santxotena, Beñat Mitxelena eta Illarregi anaiak gonbidatu dituzte. Horietaz gain, gonbidatu bereziak eta dantzarien saioa ere izanen dira.
Ekitaldirako sarrerak Maimurren jarri dituzte salgai, 45 eurotan. Bazkaritarako, patea eta urdaiazpikoa, penka beteak, risottoa, bakailaoa bizkaitar erara, oilaskoa saltsan, gazta moussea edo sorbetea izanen ditzute. Edaria, kafea eta kopa barne.
Luntxa Illarregi anaiek girotuko dute eta tartean, bingo musikatua ere izanen da.