Zaintza ereduari buruzko parte hartze prozesua jarri du martxan Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 22a, 18:00

Matia fundazioak gidatuko ditu saioak.

Leitzako zaintza eredua zein den aztertu eta herritarren iritziak eta proposamenak biltzeko parte hartze prozesua jarri du martxan udalak. Matia Fundazioak gidatutako saioak izanen dira eta lehenbizikoa, otsailaren 28an, asteazkenean, izanen da. Udaletxeko batzar aretoan elkartuko dira, 18:00etatik 19:30era. Parte hartzeko izena eman beharko da otsailaren 26a baino lehenago, 948 51 08 40 telefonora deituta edo zaintza@leitza.eus-era idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun