Duela hogeita zortzi urte ireki zuen Elena Gartziak Goizuetako estanko eta arropa denda. Bizitzan beste fase bati hasiera emateko momentua dela erabaki eta «asko pentsatu eta milaka buelta eman ondotik, denda uztea erabaki» duela jakinarazi du orain. Herritarrak zerbitzurik gabe gelditu ez daitezen, estankoa saltzeko asmoa du. Erreleboa hartuko lukeen inor agertuko ez balitz, ekaineko lehenbiziko larunbatean itxiko lituzke komertzioko ateak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.