Leitzako Mendibil Mendi taldeak otsailaren 25ean egitekoa zuen eski irteera bertan behera uztea erabaki du. Larra-Belaguan ez dago elurrik eta astebururako eguraldi txarra dago iragarrita. Taldeko arduradunek jakinarazi dute irteerako dirua datozen egunetan bueltatuko dietela izena emana dutenei.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.