Ibilbide bikaina egiten ari da Goizuetako Umore Ona Espainiako lehen mailako klub arteko txapelketan. Igandean Goizuetan jokatutako jardunaldian bi partidak irabazi zizkion Sestaoko Lagun Artea taldeari.
Banakako partidan, Umore Onako Eñaut Lizeagak bi jokoak irabazi zizkion Lagun Arteako Liher Kortazarri (10-1 eta 10-7).
Binakako partidan ere Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak bi jokoak irabazi zizkieten Lagun Arteako Ander Etxegibel eta eta Aingeru Bernaolari (10-4 eta 10-5).
Honela, hamar talderen artean lider segitzen dute goizuetarrek 22 punturekin, Najerino taldearekin berdinduak. Orain arteko sei jardunalditan jokatutako hamabi partidetatik hamar irabazi dituzte goizuetarrek.