Leitzako Erdi Aroko dorreak eta historia lantzeko asmoz, urteak daramatza Leitzako Udalak Iñaki Sagredo historialariarekin lanean. Urte hauetan guztietan bildutako dokumentazio hori baliatuta, zurgin baten ikuspegitik saiakera bat osatu du Leitzako dorreak: Nafarroako istorio bat Erdi Aroko zurgin batek kontatua izenburupean eta Pamiela argitaletxearekin argitaratu du.
Albizuak, berriz, Leitzako dorreak: Gaizkileen galtzada eleberria aurkeztuko du. Sagredok Leitzako dorreen inguruan bildutako informazioa fikzioarekin nahasi eta gazteentzat erakargarriagoa izanen zen eleberria osatu du. Liburuak aurkeztearekin batera, gaiari buruzko solasaldia eskainiko dute.