Liburutegi ibiltariak ostiral honetan eginen du geldialdia Goizuetan eta Aranon

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 15a, 19:00
Goizuetako liburutegi ibiltaria artxiboko irudi batean.

Leitzako liburuzainak bihar, otsailaren 16an, eginen du bisita Goizuetara eta Aranora. 14:30etik 15:30era Goizuetan izanen da eta 16:00etatik 16:30era Aranon. Hori dela eta, Leitzako liburutegia 17:30ean irekiko du.

Liburuak eskatu nahi dituenak biblilei@navarra.es helbidera edo 621 24 80 24 zenbakira idatz dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun