Urtzi Otermin leitzarrak maila bikaina erakutsi du sokatira mundialean

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 13a, 18:00

Iaz hasi zen sokatiran, hamasei urte beteko ditu aurten eta Suediako mundialean parte hartu du Urtzi Otermin leitzarrak. Ez da esku hutsik bueltatu. Talde eta kategoria desberdinetan lehiatu da eta domina sorta polita eskuratu du. Klub artekoan  urrezko hiru domina irabazi ditu Ansoainekin (junior 560 kilotan), Abadiñorekin (sub-23 600 kilotan) eta Berriozarrekin (junior mistoa 580 kilotan). Nazioartekoan ere parte hartu du Euskal Selekzioarekin eta urrezko (junior mailan) eta brontzezko domina (sub-23) bana irabazi ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun