Organikoa bereizteko ontziak eta poltsak banatuko dituzte datozen egunetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko otsailaren 13a

Mendialdea Mankomunitateak sukaldeko zaborrontziak eta poltsak banatuko ditu datozen egunetan. Gainera, egon litezkeen zalantzak argitzeko hondakin teknikaria Mendialdea Mankomunitateko bulegoan egonen da. Otsailaren 15ean eta 19an, 15:30etik 19:00etara, eta otsailaren 16an eta 20an, 09:00etatik 14:00etara. Ekimen hau, 2023ko urtarrilean Urte Anitzeko Funtsa eta Miterd funtseetako dirulaguntzekin abian jarri zen kanpainaren jarraipena da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun