Igandean kopla doinuak izan ziren nagusi Leitzako kaleetan. Umeek etxez etxe itzulia egin zuten Agira-agirando abestuz. Iluntzean, berriz, Santa Ageda bezperako koplen txanda izan zen. 18:30ean egin zuten hitzordua plazan, makilak eskuetan, trikitilari, akordeoilari eta txistulariekin kalejira egin zuten. Kopla zaharrekin batera, Luzek eta Inaxio Perurenak momentuan bertan sortutako bertsoak bota zituzten. Argazkiak: Mikel Astibia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.