Master txapelketako partida irabazi du Alize Sagardui goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 5a, 20:00

Alize Sagardui goizuetarrak (eskuinean), Uxue Gomezekin bikote eginez garaipena lortu zuen igandean Usansolon.

Master Laboral Kutxako eskuz binakako txapelketako lau partida jokatu dituzte igande goizean berriki herri izendatutako Bizkaiko Usansolo herrian. Pilota mistoko gazteen txapelketan, Umore Onako Alize Sagardui goizuetarrak, Uxue Gomezekin bikote eginez, 18-7 irabazi zien Onintza Galdos eta Naia Zelaiari.

Gazte mailako beste partidan ere emaitza bera errepikatu zuten eta Amaia Zarrabeitiak eta June Urrutikoetxeak 18-7 irabazi zieten Alba Monjeri eta Jaione Elorzari.

Elite mailako partidei dagokienez, Etxegaraik eta Gamindek 22-10 irabazi zieten Garairi eta Osesi eta Beitiak eta Mendizabalek 22-19 irabazi zieten Uriarteri eta Capellani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun