Guraso Elkarteak Sastine tabernakoei egindako koplak:
Urte askoan herritarrentzat
Sastine izan da aterpe,
bihotz bihotzez eskerrik asko
esan beharrean gaude.
Goxoki, ogi, kroketa
eta hainbat berriketa
orain bizitzaz goza ezazu
merezia duzu eta.
Zapiak lepoan eta makilak eskuetan. Santa Ageda bezperako koplak abestuz ibili ziren haurrak eta helduak igande arratsaldean. Guraso Elkarteak duela urte gutxi antolatu zuen lehenbiziko aldiz eskea eta urtez urte berritzen dute ohitura. Arratsaldeko 5ak aldera egin zuten hitzordua, txokolate beroa edanez eztarriak berotu eta etxez etxe abiatu ziren kantuan. Kopla zaharrak eta berriak abestu zituzten, herriko etxe bakoitzarentzat propio sortutakoak ere bai. Tartean, omenaldi gisara, ateak itxi berri dituen Sastinea tabernako jabeei bi kopla abestu zizkieten. (Segidan dituzue irakurgai)
Guraso Elkarteak Sastine tabernakoei egindako koplak:
Urte askoan herritarrentzat
Sastine izan da aterpe,
bihotz bihotzez eskerrik asko
esan beharrean gaude.
Goxoki, ogi, kroketa
eta hainbat berriketa
orain bizitzaz goza ezazu
merezia duzu eta.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.