Mendialdeko txikien eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte Betelun

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 5a, 10:00

Mendialdeko txikien eskuz binakako zazpigarren pilota txapelketako finalistak, sari emaileekin batera.

Aurrerako zazpi pilotarik eta Umore Onako hiruk jantzi zuten txapela ostiralean

Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona eta Larraungo pilota eskolek antolatutako Mendialdeko txikien eskuz binakako zazpigarren pilota txapelketako finalak jokatu zituzten ostiralean Betelun. Leitzako Aurrerak sei finaletan zituen pilotariak, bat gutxienez maila bakoitzean eta azkenean zzpi txapel lortu ditu. Goizuetako Umore Onak hiru finaletan sartuak zituen pilotariak eta hiruak txapeldun suertatu dira.

Finaletako emaitzak otsailaren 2an Betelun

Mendialdeko txikien eskuz binakako zazpigarren txapelketako finalak otsailaren 2an jokatu zituzten Betelun. Finalen ondotik, sariak banatzen izan ziren Oinatz Bengoetxea Leitzako pilotari ohia eta Iker Salaberria pilotari goizuetarra, besteak beste.

Sein mailan

Goizueta (Umore Ona) eta Bengoetxea (Aurrera), 18 – Otamendi (Atarrabia) eta Balda (Larraun), 13

Kimu 2 mailan

Alkorta eta Azpiroz (Aurrera), 18 – Zugarramurdi eta Azpiroz (Aurrera), 9

Kimu 1 mailan

Bidart eta Olaizola (Aurrera), 11 – Andiarena (Aurrera) eta Loidi (Aldabide), 18

Haur 3 mailan

Zabaleta eta Romero (Aurrera), 12 – Bereau (Aurrera) eta Zurutuza (Umore Ona), 18

Haur 2 mailan

Olaetxea (Aurrera) eta Apezetxea (Umore Ona), 18 – Zabaleta eta Iturrino (Aurrera), 17

Haur 1 mailan

Bildarraz (Aurrera) eta Ugartemendia (Larraun), 18 – Sotil eta Ijurko (Larraun), 13

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun