Kopla doinuak nagusi izanen dira igandean Leitzako kaleetan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 2a, 11:00

Aspaldiko ohiturarekin segiz, umeak etxez etxe ibiliko dira dira goiz partean, eskea egiten, Agira-agirando abestuz. Iluntzean, berriz, Santa Ageda bezperako koplen txanda izanen da. 18:30ean egin dute hitzordua plazan, makilak eskuetan, trikitilari, akordeoilari eta txistulariekin kalejira eginen dute. Kopla zaharrek eta momentuan sortutakoek izanen dute tokia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun