Santa Ageda bezpera ospatuko dute igandean Areson

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 1a, 11:00
Makilak eskuetan eta zapiak lepoan, kopla kantari aritzeko aukera izanen dute Areson igandean.

Azken urteetan bezala, kopla kantari ateratzeko asmoa dute guraso elkartekoek. Herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia eta eztarriak berotzeko txokolate beroa banatuko dute 17:00etan Pake Toki elkartean. Kantuan ateratzen ez direnei, berriz, leihora edo etxe atarira ateratzeko eskatu diete, etxe bakoitzerako kopla bereziak prestatu dituztelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun