Inauteri ondorena goxatzeko proposamena egin du Leitzako Denok Bat Guraso Elkarteak. Ekain pailazoaren emanaldia antolatu dute ilbeltzaren 31n, 18:00etan, Leitzako Herri Aretoan. Slapstik ikuskizuna taularatuko du eta sarrerak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dituzte salgai. Guraso Elkarteko kideak direnek bost euro ordaindu beharko dituzte eta kideak ez direnak zazpi euro.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.