Goizuetako kale nagusia txukuntzeko lanak eginen dituzte gaur arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 25a, 12:18

Goizuetako Kale Nagusiko 61, 63 eta 65 zenbakietako etxe atariak libre utzi behar dituzte bizilagunek eguerdirako.

Eguerdi bitartean Alkainzuriarin eta Alkasoaldea auzoetako konponketa lanak bukatuko ditu Obysur enpresak eta, ondotik, herrian eginen dituzte moldaketa lanak. Horregatik, Goizuetako Udalak kale Nagusiko 61, 63 eta 65 etxebizitzetako bizilagunei etxe atariak libre utzi behar dituztela jakinarazi die: «bazkal ondorenerako kotxe guztiak mugitu behar dituzte bertatik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun