Mendialdeko txikien eskuz binakako zazpigarren txapelketako finalistak erabaki dira asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 24a, 17:00
Mendialdeko pilotari txikienen partidek ere ikusmin handia pizten dute.

Ostiralean Betelun, Goizuetan eta Leitzan eta igandean Lekunberrin jokatu zituzten finalerdiak eta finalak otsailaren 4an jokatuko dituzte Betelun

Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona eta Larraungo pilota eskolek antolatutako Mendialdeko txikien eskuz binakako zazpigarren pilota txapelketak finalerdiak jokatu dituzte asteburuan: ostiralean Betelun, Goizuetan eta Leitzan eta igandean Lekunberrin. Honela, otsailaren 4an Betelun jokatuko diren finalak zehaztu dira.

Beteluko ostiraleko emaitzak

Sein mailan

Olaizola (Umore Ona) eta Azpiroz (Aurrera), 14 – Balda (Larraun) eta Otamendi (Atarrabia), 18

Haur 1 mailan

Salaberria (Umore Ona) eta Artola (Aurrera), 5 – Sotil eta Ijurko (Larraun), 18

 

Goizuetako ostiraleko emaitzak

Sein mailan

Esnaola (Araxes) eta Centeno (Larraun) , 7 - Goizueta (Umore Ona) eta Bengoetxea (Aurrera), 18

Haur 3 mailan

Barandarain eta Imaz (Aurrera), 10 – Bereau (Aurrera) eta Zurutuza (Umore Ona), 18

Haur 2 mailan

Satrustegi (Araxes) eta Jaka (Larraun), 16  – Olaetxea (Aurrera) eta Apezetxea (Umore Ona), 18

 

Leitzako ostiraleko emaitzak

Kimu 2 mailan

Balenciaga eta Bildarraz (Larraun), 2 – Alkorta eta Azpiroz (Aurrera), 18

Kimu 1 mailan

Larin eta Zabala (Umore Ona), 7 – Bidart eta Olaizola (Aurrera), 18

Aranberri eta Elizegi (Umore Ona), 5 – Andiarena (Aurrera) eta Loidi (Aldabide), 18

Haur 2 mailan

Sagardui eta Alsua (Umore Ona), 12 – Zabaleta eta Iturrino (Aurrera), 18

 

Lekunberriko igandeko emaitzak

Kimu 2 mailan

Zugarramurdi eta Azpiroz (Aurrera), 18 – Bidegain eta Goldarazena (Larraun), 7

Haur 1 mailan

Bildarraz (Larraun) eta Ugartemendia (Aurrera), 18 – Eizagirre eta Larrarte (Behar Zana), 4

 

Finalak otsailaren 4an Betelun

Mendialdeko txikien eskuz binakako zazpigarren txapelketako finalak otsailaren 4an jokatuko dituzte Betelun. Ordutegia oraindik ez da zehaztu, baina hauek izanen dira finalak:

Sein mailan

Goizueta (Umore Ona) eta Bengoetxea (Aurrera) – Otamendi (Atarrabia) eta Balda (Larraun)

Kimu 2 mailan

Alkorta eta Azpiroz (Aurrera) – Zugarramurdi eta Azpiroz (Aurrera)

Kimu 1 mailan

Bidart eta Olaizola (Aurrera) – Andiarena (Aurrera) eta Loidi (Aldabide)

Haur 3 mailan

Zabaleta eta Romero (Aurrera) – Bereau (Aurrera) eta Zurutuza (Umore Ona)

Haur 2 mailan

Olaetxea (Aurrera) eta Apezetxea (Umore Ona) – Zabaleta eta Iturrino (Aurrera)

Haur 1 mailan

Bildarraz (Aurrera) eta Ugartemendia (Larraun) – Sotil eta Ijurko (Larraun)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun