Goizuetako baserri bideak moldatzeko lanak eginen dituzte datozen egunetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 24a, 08:45
Goizutako hainbat auzotan eginen dituzte lanak.

Gaur hasi eta hiru bat egunean, baserrietako pistak moldatzen ariko dira Obysur enpresakoak. Aitasemegi auzoan hasiko dituzte lanak, 09:00etan, eta Goizuetako Udaletik ohartarazi dute momentu batzuetan, egin behar dituzten lanen arabera, bidea «erdi itxita» aurkitu dezaketela herritarrek. Auzo bat baino gehiagotan eginen dituzte lanak eta udalak ahalik eta azkarren abisatuko du egun bakoitzean zein auzotan ariko diren lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun